Gizartea -
Neonazi taldeak
Errusiar neonazi talde batek homosexual bat hil duela salatu dute
Salaketaren arabera, gaztea laban batek eragindako zauriengatik hil zen. Horren aurretik bortxatua eta torturatua izan zen, eta txisa egin zioten gainean.
Erredakzioa
Spectrum Human Rights Alliance kolektiboak errusiar gazte baten heriotza salatu du, ustez, neonazi talde batek egindako eraso baten ondorioz.
Dirudienez, gazteez osatutako neonazi taldeek homosexualak diren pertsonak erasotu dituzte azken aldian, eta erasoen argazkiak hedatu dituzte sare sozialetan, dosmanzanas.com webgunearen arabera.
Valentin Degtyarev mediku zein giza eskubideen aldeko aktibistak jarritako salaketa argitaratu du Spectrum Human Rights Alliancek. Salaketan, uzbekiar gazte baten heriotzaz jakinarazi du, bahiturik egon ostean jasotako zaurien ondorioz. Uraletako Sverdlovsk probintzian izandako hilketaren ondorioz ez da oraindik atxiloturik egon, nahiz eta, argazkien arabera, erasotzaileek ez zuten aurpegia estali.
Ez dute hilketarik konfirmatu
Argitaratutako irudietan, gaztea barruko erropan ageri da, eskuak eta titiburuak gorriz margoturik dituelarik. Bitartean, bi gazteek burutik helduta daukate barrezka ari diren bitartean.
Salaketaren arabera, gaztea laban batek eragindako zauriengatik hil zen. Horren aurretik bortxatua eta torturatua izan zen, eta txisa egin zioten gainean. Dena den, errusiar agintariek ez dute heriotza konfirmatu.