Gizartea -

Irunerako noranzkoan

Kamioi batek su hartzeak AP-8 autobidea ixtea eragin du Getarian

09:00etan izan den ezbeharraren ondorioz, ez da zauriturik egon, baina Irungo noranzkoko bidea moztu behar izan dute, ke asko zegoelako.

AP-8a moztu dute Getarian, kamioi baten gurpil bat erre ondoren

0:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8 autobidea itxi egin dute goiz honetan, Getarian (Gipuzkoa), Irunerako noranzkoan, kamioi baten gurpil bat erre ondoren, keagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Ezbeharra goizeko 09:00etan izan da, eta ez da inor zauritu, baina Irungo noranzkoko bideze moztu behar izan dute, ke asko zegoelako.

Geroago, autopistako errei bat ireki dute, eta guztiz irekita geratu da 13:30ean. Auto-ilarak izan dira, hasiera batean trafikoa Zumaiara bideratu den arren.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa AP-68 autobidea Getaria azken ordukoa