Gizartea -
Gertakaria
Hil egin da Fustiñanan behi baten adarkadaz zauritu zen gizona
Behi deslaiak biktima adarkatu eta astindu zuen herrigunean, aurreko astean. Gizona oso larri egon da Tuterako Sofia Erregina ospitalean aurrena eta Iruñean gero, gaur hil den arte.
Erredakzioa
Hil egin da Fustiñanan (Nafarroan), aurreko astean, behi baten adarkadaz larri zauritu zen 78 urteko Murchanteko gizona, bertako hedabideek jakitera eman dutenez.
Gizonezkoa oso larri eraman zuten Tuterako Sofia Erregina ospitalera, eta bertan egon da Zainketa Berezien Unitatean larunbatera arte. Handik Nafarroako ospitalera eraman zuten, Iruñera, eta bertan hil da, gaur.
Harrapaketa arratsaldeko azken orduan gertatu zen, ostegunean. Behi deslaiak biktima adarkatu eta astindu zuen herrigunean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea