Gizartea -

18 urteko gaztea

Bikote bati lapurreta eta neskari sexu-erasoa egin diote Basaurin

Igande goizaldean, bi ezezagunek kaletik zihoan bikote bati lapurreta egin zioten, eta lapurretako batek ukituak egin zizkion neskari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu du igandean Bizkaiko Basauri herrian, kaletik zihoan bikote bat lapurtu eta neskari sexu erasoa egitea leporatuta, Segurtasun Sailak adierazi duenez.

Igande goizaldean, bi ezezagunek Basauriko Zubialdea auzotik zihoan bikote bati eraso zioten. Lurrera bota zituzten lehenik, eta aldean zeramaten baliozko guztia lapurtu zieten, laban batekin mehatxatuz.

Gainera, lapurretako batek sexu-erasoa egin zion neskari, ukitu ezberdinak eginez. Erasotzaileek alde egin zutenean deitu zioten biktimak Ertzaintzari, eta minutu gutxitara agente batzuk bertaratu ziren informazioa batzeko asmoz.

Mirafloresen atxilotuta

Goizaldean, 02:45 inguruan, patruila batek edukiontzi baten atzean erdi ezkutatuta zegoen gizonezko bat antzeman zuen Bilbon, Miraflores etorbidean, susmagarrietako baten deskripzioarekin bat zetorrelako. Ertzaintzak identifikatu ostean, emakumeari sexu-erasoa egin zion gizonezkoa zela egiaztatu zuten.

18 urteko atxilotua epailearen aurrera eramango dute datozen orduetan. Bestalde, Ertzaintza lanean dabil tartean den beste erasotzailea aurkitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea