Gizartea -

Gertaera

Obus bat azaldu da Donostiako Zurriola hondartzan

Hondartzetako Garbiketa Zerbitzuko langileek aurkitu dute jaurtigaia goizeko 06:00etan, eta horren berri eman diote Ertzaintzari.

Zurriolan azaldu den obusaren irudia. EFE
Zurriolan azaldu den obusaren irudia
Zurriolan azaldu den obusaren irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako lehergailu-teknikariek Donostiako Zurriola hondartzan azaldu den obusa kendu dute. Lehenengo hipotesien arabera, seinaleztapeneko ontzigintza-jaurtigaia da, Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez.

Obusak ia metro erdiko luzera du, eta 1,5 kilo eta 74 milimetroko kalibrea.

Hondartzetako Garbiketa Zerbitzuko langileek aurkitu dute jaurtigaia, 06:00etan, Zubiri Institutuaren parean, eta horren berri eman diote Ertzaintzari.

Gunea itxita mantendu dute, 08:15 arte, lehergailu-teknikariek obusa jaso eta polizia-etxera eraman duten arte.

Ertzaintzak beharrezko izapideak abiatu ditu, obusaren jatorria argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea