Gizartea -
Iragarpena
Udako giroa eta 35º-rainoko tenperatura gaurko
Berriro ere, kostan tenperaturak zertxobait apalagoak izango dira, haize gozoari esker. Ostiralean ere eguraldi ederrari eutsiko diogu.
Erredakzioa
Ostegunean, udako eguraldia espero da eta hainbat tokitan jaiegun ederra izango dute, Euskalmet euskal meteorologia atentziaren arabera. Hodeiak oso urriak izango dira, goizean goizeko lanbroa eta lainoguneak salbu. Beroa egingo du, hegoaldean batez ere; hango tenperatura maximoak 35 ºC ingurukoak izateko aukera dago. Kostaldean brisa ibiliko da eta tenperatura gozoagoa izango da, baina hango altuenak ere 30 ºC-ren bueltan ibiliko dira.
Ostiralean eguzkia gailenduko da berriro zeruan baina arratsaldetik aurrera aldaketak espero dira. Alde batetik, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugaritu egingo dira, baina ez dute ondorio handirik ekarriko; kostaldean iparraldeko haizeak bultzatutako behe-hodei batzuk ager daitezke. Bestetik, bero-hodeiak garatuko dira eta mendi inguruetan ekaitza lehertzeko aukera txiki bat dago, Pirinio aldean batez ere. Tenperatura minimoak gora, maximoak behera.