Gizartea -

Madrilen

Pintoko zezen-plazan egindako pintada batek haserrea piztu du

Zezen-plazako hesian Adolf Hitlerren aurpegiaren silueta, haren jaiotza eta heriotza data, svastika bat eta "Adolf Hitlerrek arrazoi zuen" esaldia ikus daitezke.

Pintoko zezen-plazako pintada. Argazkia: @MARXATTACK2
Pintoko zezen-plazako pintada
Pintoko zezen-plazako pintada. Argazkia: @MARXATTACK2

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tamaina handiko pintada nazi bat azaldu da Madrileko Pinto herriko zezen-plazan (45.000 biztanle inguru ditu), jaietan, eta horrek bizilagunen haserrea piztu du, besteak beste, Miriam Rabaneda alkatearena (PP) eta oposizioko alderdi guztiena.

Zezen-plazako hesian Adolf Hitlerren aurpegiaren silueta, haren jaiotza eta heriotza data, svastika bat eta "Adolf Hitlerrek arrazoi zuen" esaldia ikus daitezke. Asteazken goizean ikusi zen lehenengo aldiz, eta bertan egon zen zezenketen lehenengo egunean.

Pintoko Udalak ez du komunikatu ofizialik egin, baina Miriam Rabaneda alkateak Twitterreko kontuan pintada gaitzetsi du, eta "lehenbailehen" ezabatzeko agindua eman zutela nabarmendu du.

Halere, zezenketa pintada bertan zegoela egin zen, eta "segurtasun arrazoiengatik" ez zen borratu lehenago, Rabanedaren arabera, 5.000 pertsonak sartu behar zutelako zezen-plaza barrura handik minutu gutxira, 2.500ek harmailetara eta beste 2.500ek hesiko zezentokira.

Alkatearen hitzetan, ekitaldia ez zen bertan behera geratu ezta atzeratu ere "errurik ez zutenak zezenketarik gabe gelditu ez zitezen".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea