Gizartea -

Polizia-operazioa

14 atxiloketa Espainian, haur-pornografiaren kontrako operazio batean

Nazioarteko beste herrialde batzuetan ere egin dituzte atxiloketak, batez ere Hegoamerikan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak 14 pertsona atxilotu dituzte Estatuan, Internet bidez haur pornografia zabaltzeagatik.

Operazioa Interpolek zuzendu du eta nazioarteko beste hainbat herrialdeetan ere izan dira atxiloketak, hala nola, Argentinan, Brasilen, Kolonbian, Costa Rican, Txilen, Ecuadorren, Uruguain eta Venezuelan.

Espainian, 14 atxiloketez gain, 19 etxebizitza ere miatu dituzte, eta 116 disko gogor, 18 pendrive eta haur pornografiaz betetako 900 CD eta DVD atzemanda.

Polizia-operazioa Txilen hasitako ikerketa baten ondorioz burutu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea