Gizartea -

Madrilen

'El Rafita' atxilotuta, agintaritzaren aurkako atentatua egotzita

Motor batekin polizia bat harrapatzen saiatu da. Poliziak errepide-segurtasunaren aurkako delitua ere leporatu dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getafeko Udaltzaingoak Rafael F.G. 'El Rafita' atxilotu du Madrilen, agintaritzaren aurkako atentatua eta errepide-segurtasunaren aurkako delituak leporatuta.

Getafeko Udalak jakinarazi duenez, jazoera ostiral arratsaldean izan da, Cañada Realeko bideetan. Patruila batek ke-zutabe handia ikusi du zonaldean eta bertaratzean, argirik gabe eta abiadura handiz zihoan motor bat ikusi du. Motorrean bi gazte zihoazen.

Poliziak gazteak jarraitu ditu eta, bat-batean, agente bat motorrarekin harrapatzen saiatu da gidaria. Agenteak ur-ubide batera bota du bere burua, eta zauri arinak jasan ditu.

Azkenean motorra gelditzea lortu dute agenteek eta, gazteak identifikatu ostean, 'El Rafita' atxilotu dute. Beste gazteak, berriz, ihes egiten lortu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea