Gizartea -
Ezbeharra
Eraikin bat jendez hustu dute Galdakaon, sute baten ondorioz
Suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute, eta ez da inor zauritu.
Erredakzioa
Galdakaoko pabilioi batek su hartu du goizaldean, eta goiko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.
Suhiltzaileek 03:45erako sua itzaltzea lortu dute eta ez da inor zauritu. Hala ere, kalte materialak izan dira.
02:20an piztu da sua eta sutea zerk eragin duen ikertzen ari dira orain, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Suaren eraginez, N-634 errepidea itxi behar izan dute Donostiarako noranzkoan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea