Gizartea -

Hebron

Israelek libre utzi du Palestinan atxilotutako brigadista gasteiztarra

Igor Goikoleak asteburu osoa pasa du Hebrongo komisaldegi batean, baina dagoeneko libre utzi dute eta Euskal Herrian da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igor Goikolea Askapenarekin Ekialde Hurbilera joandako brigadista Euskal Herrian da, Israelgo Poliziak ostiralean atxilotu eta asteburua komisaldegian pasa ostean.

Goikolea Zisjordanian, Al Masara herrian, protesta ekintza batean atxilotu zuten ostiralean, italiar batekin eta bi palestinarrekin batera. Militarren aurka egin izana leporatzen zioten, baina defentsa abokatuek bideo bat erakutsi zuten froga gisa, ez zela hala izan egiaztatzeko.

Goikoleak Hebrongo komisaldegi batean eman du asteburua, eta gaur goizaldean bidali dute Madrilera.

Protesta bat egin dute astelehen honetan, 20:00etan, Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan, "Elkartasuna ez da delitua! Igor Askatu! Palestina aurrera" lelopean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea