Gizartea -

Lehenengo seihilekoan

Delitugintzak behera egin du EAEn, baina etxeetako lapurretek gora

Nafarroan, droga-trafikoaren delituak % 16,3 igo dira, urteko lehen seihilekoan, eta etxeetako lapurretak % 11,9 jaitsi dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Delitugintza % 1,2 jaitsi da Euskadin 2013ko lehen seihilekoan, baina etxeetan indarrez egindako lapurretak % 4,7 igo dira epe berean.

Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, urtarriletik ekainera bitartean Euskadin 44.777 delitu eta falta egin dira, 2012ko epe berean, aldiz, 45.309 egin ziren.

Indarrezko delitugintza % 19,8 jaitsi zen (1.851 kasu zenbatu dituzte) eta indarrez egindako lapurretak % 22,6 jaitsi ziren (1.391). Kalteengatik delituak eta faltak % 15,3 jaitsi ziren (4.192) eta droga-trafikoa % 10,3 (191 kasu).

Bestalde, lapurretak % 4,8 igo dira (13.506 kasu) eta indarrez egindakoak % 5,6; 8.923 delitu zenbatu dira. Azken gai horri jarraituz, etxeetan indarrez egindako lapurretak % 4,7 igo dira (2.540 kasu).

Urteko lehenengo seihilekoan izandako hilketa kopurua 2012ko bera da, autoen lapurretak ere ia berdin mantendu dira ( + %0,3).

Droga-trafikoak gora egin du Nafarroan

Droga-trafikoa % 16,3 igo da Nafarroan, 2013ko lehen seihilekoan, iazko datuekin alderatuta. Bide-segurtasuneko delituak, aldiz, ia erdira jaitsi dira, eta etxeetan indarrez egindako lapurretek ere % 11,9 egin dute behera.

Barne Ministeriok argitaratutako txostenaren arabera, delituak % 4 jaitsi dira Nafarroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea