Gizartea -

Albacete

Hiru urteko haur bat hil da, auto barruan giltzapetuta geratu ondoren

Gurasoek deskuidua izan dute, eta haurra etxetik irten eta autora sartu da, Riopar udalerriko alkateak adierazi duenez. ''Ateak itxi egin zaizkio, eta ezin izan da bertatik irten'', azaldu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru urte eta erdiko haur bat hil da astearte honetan Riopar udalerrian, Albaceten, auto baten barruan giltzapetuta geratu ondoren, Gobernuak Gaztela-Mantxan duen ordezkaritzak jakitera eman duenez.

Iturri horien arabera, gurasoek eraman dute haurra ospitalera, eta ordubete baino gehiagoz saiatu dira haurra suspertzen. Guardia Zibila heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da.

Riopar udalerriko alkateak irrati-kate batean adierazi duenez, 17:30ean izan da ezbeharra. Gurasoek deskuidua izan dute, eta haurra etxetik irten eta autora sartu da, alkateak azaldu duenez. ''Ateak itxi egin zaizkio eta ezin izan da bertatik irten'', gaineratu du.

Ikerketako iturrien arabera, baliteke bero-kolpe batek eragin izana heriotza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea