Gizartea -

Gertakaria

Gizonezko bat hil da Gasteizen auto batek harrapatuta

Mendizabalan gertatu da ezbeharra, gizonezkoa korrika egiten ari zenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da Gasteizko Mendizabala auzoan, korrika egiten ari zela auto batek harrapatuta, Udalak jakitera eman duenez.

Aipatu iturrien arabera, ezbeharra atzo gertatu zen, 21:20 aldera. 50-60 urte inguru zituen gizonezkoa Felix Gonzalez Petite kaletik Maite Zuñiga kalera zihoan, eta zebra-bidea gurutzatzen ari zenean harrapatu zuen autoak.

Osasun zerbitzuak bertaratu ziren gizonezkoa artatzera, baina bertan hil zen, harrapaketak eragindako zaurien ondorioz.

Gasteizko Udaltzaingoa ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari da.

Harrapaketako gidariak negatibo eman du istripuaren osteko alkoholemia eta droga proban, Udaltzaingoak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea