Gizartea -

Emantzipatu diren gazteak

EAEko 29 urtetik beherakoen % 18,5 baino ez dira joaten etxetik

Espainiako gazteekin alderatuta, EAEko gazteak asko geroago alde egiten dute etxetik, Espainiako Gazteria Kontseiluaren txosten baten arabera.

10etik 2 dira etxetik alde egiten duten gazteak, Espainian. Argazkia: EiTB
10etik 2 dira etxetik alde egiten duten gazteak, Espainian. Argazkia: EiTB
EAEn, 30 urtetik beherako gazteen %82 gurasoen etxean bizi dira

1:38

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko 29 urtetik beherako gazteen  % 18,5 baino ez dira joaten etxetik, Espainiako Gazteria Kontseiluak asteazken honetan argitaratutako txostenaren arabera. Espainiako autonomia erkidegoak kontuan hartuta, EAEn bizi dira gazte gutxien bere kabuz, eta ikerketa horrek etxebizitzaren prezioa jo du horren arrazoi gisa.

30 eta 34 urte bitarteko EAEko herritarren % 72,3k etxetik alde egin dute 2013ko lehen seihilekoan, iaz baino % 10,46 gutxiagok.

Espainiako datuak

Espainiako 34 urtetik beherako gazteen artean, 10etik 2k soilik lortzen dute etxetik alde egitea eta beren kabuz bizitzea. Gazteek etxebizitza erosteko edo errentan hartzeko zailtasunak dituztela salatu dute, gainera.

16 eta 29 urte bitarteko gazteek batez besteko soldataren % 80 behar dute etxebizitza libre bat erosteko, eta 30 eta 34 urte bitartekoek batez beste jasotzen duten soldatarekin Extremaduran eta Gaztela-Mantxan soilik alokatu dezakete etxebizitza bat.

16 eta 29 urte bitarteko gazteen % 54k bere ikasketa-maila baino baxuagoko lanpostu bat dute, eta 30 eta 34 urte bitartekoen % 56k.

Aipaturiko txosten horrek gazteen langabezia datuak ere jaso ditu. Horren arabera, 16 eta 29 urte bitarteko 1,8 milioi gazte daude lanik gabe, eta 30 eta 34 urte bitarteko 900.000 lagun daude langabezian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea