Gizartea -
Gertakaria
Sute batek Espainiako Gobernuaren egoitza kaltetu du, Donostian
Espainiako Gobernuaren Azpiordezkaritzaren egoitzako balkoia da kiskali dena, sua ez baita bulegoetara iritsi.
Erredakzioa
Sutea izan da bart Donostiako Jose Maria Salaberria kalean eta Espainiako Gobernuaren Azpiordezkaritzaren egoitzako balkoia kiskali da, baina sua ez da bulegoetara iritsi, Donostiako suhiltzaileek jakitera eman dutenez.
Sutea atzo piztu zen, 23:30 aldera, eta "ikusgarria" izan bada ere, kalteak ez dira larriak izan eta 8 metro koadro dituen balkoiko egurra soilik kiskali da. Sugarrak ez dira balkoiaren ondoan dauden bulegoetara iritsi.
Sua itzaltzeko lanetan Donostiako suhiltzaileak aritu dira, eta gaizki itzalitako zigarro batek eragin duela uste dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea