Gizartea -

Kontu-garbitzea

Hamar lagun atxilotu dituzte Fuengirolako tiroketarekin lotuta

Klan baten kide dira zortziak, eta antza aurreko asteartean neskato bat hil zen tiroketan parte hartu zuten. Poliziak lau arma eta zortzi kilo urre atzeman dizkie ustezko gaizkileei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sevillako tiroketa -bertan neskato bat hil zuten- ikertzen ari diren agenteek hamargarren pertsona bat atxilotu dute Hinojosen (Huelva), bart Mijasen (Malaga) beste bederatzi lagun atxilotu eta gero.

Ikerketako iturriek zabaldu dutenez, guztira bi arma eta bi eskopeta atzeman dizkiete ustezko gaizkileei, eta orain aztertu beharko dituzte aurreko asteartean jazotako tiroketan erabili ote ziren baieztatzeko. Gainera, Poliziak 15.000 euro eta zortzi kilo urre topatu dituzte atxilotutakoen gauzen artean.

Ikerketako iturrien arabera, atxilotuek Malagako polizia-etxean jarraitzen dute eta, datozen orduetan, Poliziak Sevillara eramateko asmoa dauka.

Poliziak astearteko goizalderako identifikatuta zituen tiroketan parte hartu zuten pertsonak, baina osteguneko goizaldera arte ezin izan dute tiroketa izan ostean erabilitako ezkutalekua topatu.

Tiroketa astearteko azken orduan jazo zen, Orfebre Cayetano Gonzalez kalean, eta bertan zazpi urteko neskato batek tiro bat jaso zuen. Horren gurasoek ere tiroz zauritu zituzten, baina zauri arinak izan ziren.

Poliziak esku artean dituen hipotesien artean, tiroketa droga-trafikoan ari diren bi klanen arteko kontu-garbitzea izan izana edo bi klanen arteko mendekua, familia horietako kideren bat bahitu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea