Gizartea -
Eguraldiaren iragarpena
Eguraldi motela izango dugu asteburuan
Gaur tenperaturak jaitsi egingo dira eta zirimiri pixka bat botako du Kantauri isurialdean. Hegoaldean eguraldi hobea egingo du. Asteburuan, ordea, fronte batek euria ekarriko du.
Redacción
Euskalmeten iragarpenaren arabera, fronte bat helduko da gurera larunbatean eta euria eta tenperaturen beherakada utziko ditu.
Gaur, larunbata, fronte bat iritsiko da, eta euria egingo du Kantauri isurialdean, batez ere. Frontea pasa ostean, hodeitza arindu egingo da, hala ere, oraindik tarteka busti lezake. Ipar-mendebaldeko haizea harro samar ibiliko da eta tenperatura jaitsi egingo da, balio altuenak 20-23 ºC artean ibiliko dira lurralde osoan.
Igandean giro nahasiarekin jarraituko dugu, baina apurka bada ere, hobetuz joango da. Hodeiak lagun izango ditugu, hala ere, une askotan ostarte politak zabalduko dira, batez ere hegoaldean, non giro nahikoa eguzkitsua izango den. Goizaldean eta goizean goiz zertxobait busti dezake, baina gerora atertzera egingo du, behintzat arratsalde-gauera arte. Egunaren bukaeran itsasotik gertu baliteke zaparrada batzuk botatzea. Tenperaturak zertxobait gora egingo du, baina balio beroenak 20-25 ºC artean mugituko dira.
Astelehenean antzeko joerarekin jarraituko du eguraldiak, baina tenperatura apur bat igoko da.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali zure argazkiak.