Gizartea -

'Une erabakigarria'

Asteburuko kanpaldia Zangozan, Esako urtegiaren inguruan informatzeko

Yesa+no kolektiboak antolatu du ekimena; asteburu osoan jardunaldiak izango dira urtegia handitzeko lanen kontra protesta egiteko eta informazioa zabaltzeko.

Esako urtegiaren handitze lanen kontrako kanpalekua, Zangozan

1:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esako urtegiak eragindako herrien hainbat biztanle bizitakoa eta horien iritziak partekatzen ari dira asteburu honetan Zangozan, Yesa+no kolektiboak herri ekimen baten bidez antolatu duen kapaldian.

Protesta "une erabakigarri batean" egiten ari dira, "urtegia hustutzen ari direlako, magal eusten zuen urarekin ureztatzeko, eta horrek magala hain lotuta ez egotea eragiten du", Iker Aramendia kolektiboaren bozeramailetako batek esan duenez.

Ekimenak harrera oso ona izan du nahiz eta uda garaia ez den egokiena; ekimen horren bidez "salatu nahi dute magala ez dela hain lotuta egongo ur gutxiago badago, baina aldi berean ur nahikoa dago presatik beherago zerbait gertatzen bada hondamendia izateko".

"Ia herri guztietako bizilagunek" parte hartu dute; "bakoitzak bere berezitasunak ditu", zehaztu du Aramendiak. "Esak arazo larri bat dauka etxebizitzen magalarekin, bertan Zangoza, Kaseda, Galipentzu, Oaibar..." daude.

"Presatik behera dauden herriak egoera larri hipotetiko batean daude, baina egoera hori izateko dauden aukerak izan beharko liratekeenak baino gehiago dira, eta presatik gora arazoa ezberdina da. Arazoa ezberdina da baina jatorria berdina", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea