Gizartea -

Cadizen

Armadako mediku batek alaba hil eta bere buruaz beste egin du

Auzokoek 10:00etan eman diote abisua Poliziari, victimen etxebizitzan zenbait tiro entzun ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Armadako mediku batek 12 urteko alaba tiroz hil eta ondoren bere buruaz beste egin du San Fernandon, Cadizen, Poliziaren lehen hipotesien arabera.

Medikua Armadako San Carlos Ospitaleko Psikiatria Saileko arduraduna da. Poliziaren lehen ikerketen arabera, alabari egin dio tiro lehenengo eta ondoren bere buruaz beste egin omen du.

Neskatoaren ama eta militarraren emaztea Polizia-etxean deklaratzen ari da. Poliziak 10:00ak aldera jaso du gertatutakoaren berri. Auzokoek eman dute abisua, biktimen etxebizitzan zenbait tiro entzun ostean. Gertaera Portugal etorbideko 38 zenbakiko bigarren pisuan gertatu da.

Epaile bat gertaeraren lekura joan da gorpuak jasotzeko agindua emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea