Gizartea -
Sevillan
Motorra 25 kilometrotan mozkor eta biluzik gidatzeagatik atxilotu dute
Gaztea "ausarkeriaz gizatzen ari zen, espaloira igota eta oinezkoak arriskuan jarriz". Gainera, atxiloketa egin zutenean herriko jaiak ziren eta jende ugari zegoen kalean.
Erredakzioa
Guardia Zibilak gazte bat atxilotu du 25 kilometrotan motorra "ausarkeriaz" gidatzeagatik. Gaztea mozkor eta biluzik zihoan, kaskorik gabe, Utrera eta Coronil herrien arteko A-375 errepidetik.
Guardia Zibilaren arabera, gertaera abuztuaren 18an izan zen, 8:20ean. Zenbait oinezkok abisua eman zuten A-375 errepidetik gazte bat motorrean moskor eta biluzik zihoala esateko.
Gidariak gelditzeko aginduari entzungor egin zion eta ihes egin zuen "ausarkeriaz gidatuz, espaloira igoz eta jaitsiz eta oinezkoak arriskuan jarriz". Gainera, atxiloketa egin zutenean herriko jaiak ziren eta jende ugari zegoen kalean.