Gizartea -

Polemika

Loteriaren azken iragarkia kendu dute, sexista dela egotzita

'Uno de cada tres quiere tocarte. Déjate' leloak zenbait gizarteren protestak eragin ditu. Kanpainak gaztelaniazko "tocar" hitzaren zentzu bikoitzaz baliatzen zen zozketa bat iragartzeko.

Iragarkiak feministen eta beste zenbait talde sozialen protestak jaso ditu. Efe.
Iragarkiak feministen eta beste zenbait talde sozialen protestak jaso ditu. Efe.
Iragarkiak feministen eta beste zenbait talde sozialen protestak jaso ditu. Efe.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Loterien eta Apustuen Elkarteak (Selae) Turistaren Zozketa Berezia iragartzen zuten kartel guztiak kentzea erabaki du, emakumeen zenbait elkartek kexak aurkeztu ondoren. Zozketa irailaren 7an egingo dute.

Selaek prentsa ohar baten bidez eman du erabakiaren berri, kartelak Estatu osotik zabaldu aurretik. Oharrean dioenez, "leloaren asmoa ez da inoiz polemika sortzea izan, ezta emakumearen duintasunaren kontra egitea ere".

Kanpainiaren leloa '1 de cada 3 quiere tocarte. Déjate' hitz joko batean oinarrituta dago (gaztelaniazko 'tocar' hitza 'ukitu' adierazteko eta loteria 'egokitu' zaizula adierazteko erabiltzen dela aprobetxatuta) eta horrek piztu du polemika emakume taldeen artean. Mujeres Fundazioak salaketa aurkeztu du eta kanpaina kentzeko eskatu die Genero Indarkeriaren Gobernu Ordezkaritzari, Emakumearen Institutuari eta Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioari.

Eragindako kalteaz damututa

"Estatuko Loteriak eta Apustuak erakundearen xedea irudi atsegina eta itxaropentsua ematea da, edozeinek ikusteko modukoa, eta gizartearen eta herriaren balioekin bat egiten duena", adierazi dute oharrean.

Gauzak horrela, Selaek damua agertu du kanpainak sortutako "edozein kalteengatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea