Gizartea -
Trafikoa
9 kilometroko auto-ilarak AP-8an, Biriatun
Araban, A-1 autobidean ere arazoak sortu dira, eta eguerdian 8 kilometroko auto-ilarak izan dira.
Erredakzioa
Europa hegoaldetik iparraldera doazen bidaiarien eraginez, zirkulazio arazoak izan dira AP-8an Biriatun Iparralderako noranzkoan, eta 9 kilometroko auto-ilarak sortu dira. Araban, berriz, 8 kilometroko auto-ilarak sortu dira A-1 autobidean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 14:00etatik aurrera auto-pilaketa handiak sortu dira AP-8an Biriatun, Iparralderako noranzkoan.
Araban ere arazoak izan dira, A-1 autobideak N-622 errepidearekin bat egiten duen tokian. 13:00etan, 8 kilometroko auto-ilarak zeuden.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea