Gizartea -
Danbor-arraden artean
Donostia suntsitu zuen sutearen 200. urteurrena ospatu dute gaur
Danborraden desfilea eta horietako berrogeita hamar Alderdi Ederreko lorategian biltzea jende gehien bildu duen ekitaldiak izan dira.
Erredakzioa
Aurten 200 urte bete dira Donostia kiskali zenetik eta asteburu honetan ekitaldiak eta ospakizunak areagotuko dira, gaur, larunbata, sutearen eguna baita. Ospakizunen artean, Donostiako Orfeoiaren eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuak, danborradak eta antzezpen historikoak.
Helburua bidez donostiarrek orain dela 200 urte hiria berreraikitzeko egindako ahaleginak eta lanak omentzea da.
200. urteurrenaren ospakizunak urte osoan izaten dira, baina asteburu honetan ekitaldirik esanguratsuenak eta garrantzitsuenak izan dira, zehazki abuztuaren 31an izan baitzen erasoaldia eta sutea.
Gaurko, larunbata, prestatu duten ekitaldi sorta kanpainak jotzen hasi da, arrisku abisuaren ikur, eta horren ostean meza-elizkizuna egingo dute 11:00etan Santa Mariako Basilian biktimen omenez. 11:15etik aurrera, txistulariek, kanoiek eta danborrek hiri kaleak hartu dituzte. Danborraden desfilea eta horietako berrogeita hamar Alderdi Ederreko lorategian biltzea jende gehien bildu duen ekitaldiak izan dira.
Geroago, pasarte historikoen antzezlanak protagonista izan dira, Zuloaga Plazatik abiatuko den desfilearekin batera, geroago, Alde Zaharra zeharkatzeko.
Beste behin ere, abuztuaren 31 kalean, Alde Zaharrean zutik iraun zuen kale bakarrean, kandelak itzaliko dituzte, eta Donostiko himnoa entzun ahal izango da, zuzien argipean, 'abuztuaren 31ko Martxa', alegia, Orfeoi Txikiren ondoan.
Ekitaldiok 23:00etan bukatuko dira, Donostia Sutanen eskutik egingo den antzezlan batekin, Konstituzioaren plazan.