Gizartea -
Itzulera operazioa
7 km-ko auto-ilarak, Biriatuko bidesarian
Auto-ilarak AP-8an hasi dira, Ipar Euskal Herrirako noranzkoan, goizeko 11:00etan.
Erredakzioa
Biriatuko bidesarian, larunbat goizean, 7 kilometroko auto-ilarak izan dira, Espainiatik, Portugaletik eta Marokotik datozen ibilgailuen itzulera operazioaren ondorioz.
Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez, auto-ilarak AP-8an hasi dira, Ipar Euskal Herrirako noranzkoan, goizeko 11:00etan.
Zirkulazioa handituz joan da orduek aurrera egin ahala, eta 14:30ean auto-ilarak 7 kilometrora iritsi dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea