Gizartea -
Ezbeharra
Emakume bat hil da Etxaurin amildu ostean
Dirudienez, mendi-ibiliak egiten diren inguru batean zegoela, leku aldapatsu batean irrist egin du eta 20 metroko altuera batetik erori da.
Erredakzioa
Etxaurin amildu den 52 urteko emakume bat hil da, Iruneko ospitalera zeraman anbulantzian, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.
Ezbeharraren berri 12:36an jaso du SOS Nafarroak, emakumearekin zeuden lagunek deituta. Emakumea Gradas de Cirizara zihoan, Etxaurin eskalada egiten den leku baterantz.
Dirudienez, mendi-ibiliak egiten diren inguru batean zegoela, leku aldapatsu batean irrist egin du eta 20 metroko altuera batetik erori da.
Erorketaren ondorioz, emakumeak zauri larriak egin ditu, traumatismo larri bat tartean, eta Nafarroako Larrialdi Agentziak helikoptero bat bidali du haren bila.
Guardia Zibilak azaldu duenez, emakumea ospitalerako bidean hil da, anbulantzian bertan.