Gizartea -

Bartzelonan

Gizon bat atxilotu dute, 4 urteko ume bat ur irakitan bainatzeagatik

Horren emaztea inputatu egin dute, haurrari hirugarren graduko erredurak eragin zizkion gertakarien berri izan eta ez salatzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra mossoek gizonezko bat (23 urte ditu) atxilotu dute Terrassan, 4 urteko haur bati, irakiten zegoen uretan sartuta, bigarren eta hirugarren graduko zauriak eragitea egotzita.

El País egunkariak azaldu duenez, adingabea Ciudad Realen bizi da, baina abuztua Terrassan ematen du, haren amabitxiarekin (familiakoa) eta horren senarrarekin.

Ustez, atxilotuak (mexikarra) hiru aldiz sartu zuen haurra irakiten zegoen uretan, hainbat minutuz, eta emazte horren jakitun zen. Ondorioz, hori ere inputatu dute.

Haurra Vall d'Hebron Ospitaleko ZIUn sartu zuten, abuztuaren 19an, hanketan eta oinetan erredurak zituela. Aita bisitan joan zitzaionean, umeak eta zaintzaileek bertsio ezberdinak ematen zituztela ikusi zuen; izan ere, zaintzaileek istripu bat izan zela esan zioten.

Horren aurrean, umearen aitak salaketa jarri zuen bikotearen kontra, tratu txarrak egotzita, eta, galdeketa egin ondoren, Esquadra mossoek gizonezkoa atxilotu eta emakumea inputatzea erabaki zuten. Adingabeak ospitalean jarraitzen du, eta ebakuntza egin beharko diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea