Gizartea -
Abortuaren legea
Abortuaren legea urrian onartuko dela baieztatu du Gallardonek
Erredakzioa
Urria amaitu baino lehen, Gobernuak abortuaren lege berria onartuko duela aurreratu du Gallardonek, RNEri eskainitako elkarrizketa batean. Justizia ministroaren esanetan, bere alderdiak bizitzeko eskubidearen eta emakumeen eskubideen alde egin ohi duen diskurtsoarekin bat egingo du abortuaren lege berriak eta Auzitegi Konstituzionalaren doktrinara egokituko da. Halaber, proiektu hori "Gobernuak bere osotasunean babestu eta onartu duela" gaineratu du.
Justizia ministroak emandako azalpenen arabera, PPk hauteskundeetan hartu zuen konpromisoari erantzunez egingo dute erregulazio berria, eta PSOEk abortuaren legean egindako aldaketen aurrean PPk jarri zuen konstituzioaren aurkako errekurtsoan jasotako irizpideei jarraituz; izan ere, 'popularren' iritzian, sozialistek egin zituzten aldaketak ez ziren herritarrekin konprometituak izan, ez zituzten adostu eta kontsentsurik gabe egin zituzten.
Ruiz Gallardonen esanetan, herritarrek eskatutakoari erantzungo dio egungo Gobernuak, PSOEk egin ez zuen bezala. Alderdi sozialistak abortuaren legearen aldaketa unilaterala egin omen zuen, PP eta PSOEren arteko adostasuna apurtuz.
"Gobernuaren barnean Abortuaren lege berriaren inguruan egondako adostasuna osoa izan da" ministroaren esanetan, alderdiaren barruan gaiaren inguruko barne eztabaida bat izan omen baitute.