Gizartea -
Trafiko balantzea
Bederatzi pertsona hil dira euskal errepideetan udan
Nafarroan, berriz, hildako kopurua jaitsi egin da. Hiru lagun hil dira abuztuan.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak udako hilabeteei dagozkien trafiko datuak eman ditu ezagutzera. Garbiñe Sáez Molinuevo Trafiko Zuzendariak emandako datuen arabera, aurtengo udan bederatzi lagun hil dira Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan izandako istripuetan. Istripu kopurua jaitsi den arren, 2012ko uztailean eta abuztuan baino hiru lagun gehiago hil dira aurten.
Urte osoko datuei begiratuta, baina, 32 hildako izan dira orain arte, iaz epe berean baino lau gutxiago. Heriotza kopurua jaitsi den arren, Trafiko Zuzendaritza arduratuta agertu da biktima motekin. Aurten, iaz baino txirrindulari bat gehiago hil da, eta lau oinezko gehiago.
Nafarroan behera
Nafarroako errepideei dagokionez, abuztuan hiru lagun hil dira Foru Erkidegoan, iaz baino lau gutxiago.
Urteko datuei begiratuta, 23 lagun hil dira orain arte Nafarroako errepideetan. Iazko urteko garai berean 34 lagun hil ziren.