Gizartea -
Zirkulazioa
Gizonezko bat hil da auto-istripuz Allon
Hildakoarekin batera lur orotarako ibilgailuan zihoazen 4 eta 7 urteko seme-alabak onik atera dira.
Erredakzioa
42 urteko gizonezko bat hil da auto-istripuz Allon (Nafarroa). Gizonezkoa lur orotarako ibilgailu bat gidatzen ari zen landa eremu batean, istripua izan denean. Ibilgailuan zihoazen 4 eta 7 urteko seme-alabak onik atera dira. Istripua gertatu den lekura gerturatu diren osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin.
Allo eta Sesma lotzen dituen NA-666 errepideko bidegurutzetik 1,5 kilometrora dagoen baso bide baten izan da istripua. Antza, lur orotarako ibilgailua bidetik atera eta irauli egin da. Suhiltzaileek atera behar izan dute gizonezkoaren gorpua autotik eta Nafarroako Medikuntza Legaleko Instititura eraman dute autopsia egiteko.