Gizartea -

Irailean onartzea espero da

Sexu-harremanak izateko adina 13 urtetik 16ra igoko du Gobernuak

Osasun Ministerioaren arabera, "abusuak ekiditea du helburu neurriak, eta ez berdinen arteko harremanak zigortzea". Bi eta lau urteko zigorra aurreikusten du neurriak, nahiz eta harremana baimendu.

Adin txikikoekin sexu-harremanak dituztenek 2 eta 4 urte arteko kartzelaldiak jaso ditzakete
Adin txikikoekin sexu-harremanak dituztenek 2 eta 4 urte arteko kartzelaldiak jaso ditzakete
Adin txikikoekin sexu-harremanak dituztenek 2 eta 4 urte arteko kartzelaldiak jaso ditzakete

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak 13 urtetik 16ra igoko du sexu-harremanak izateko gutxieneko adina, Osasun Ministerioak baieztatu duenez; "abusuak ekiditea du helburu neurriak, eta ez berdinen arteko harremanak zigortzea", gaineratu du.

Neurria Zigor Kodea erreformatzeko aurreproiektuaren barnean dago, eta ministroen hurrengo bileran onartzea espero da. Adierazi dutenaren arabera, geroago bidea Parlamentuan hasiko du eta, horrela, behin onartuta, Espainia ez da sexu-harremanak izateko adin txikiena ezarri duen Europar Batasuneko herrialdea izango.

Neurriaren arabera, adingabeko pertsona batekin sexu-harremanak dituzten helduek bi eta lau urte arteko kartzelaldiak jasoko dituzte; baina bi adingabekoan artean sexu-harremanik badago ez da delitutzat joko.

Ministerioak gogorarazi duenez, "gaia bazegoen iragarrita" eta "horrela egingo da". Halaber, "adingabekoenganako abusuak ekiditea du helburu nagusi neurriak, eta ez berdinen arteko harremanak zigortzea, eta testuak alde hau ere jasotzen du".

Ana Mato Osasun ministroak adingabekoen arteko sexu-harremanak 16 urtera igotzea proposatu zuen aurreko maiatzean, baina neurria apirilean aurkeztu zen Ministroen Bileran, Haurtzaro eta Nerabezaro Planean. Plan horretan, ezkontzeko gutxieneko adina 16 urtera igotzea ere proposatu zuten, orain 14 urtetan baitago.

Matok azaldu zuenez, Haurren Eskubideen NBEren Batzordeak 2007an emandako aholkuei jarraituta egingo da neurria, pederastiari aurre egiteko. Halaber, Europako Kontseiluak ere esandakoari jarraituta egingo dute, kontseilu horren arabera 15 urte baino gutxiagoko umeek ezin baitute sexu-harremanak izateko baiezkoa eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea