Gizartea -

Gertakizuna

23 ibilgailu kiskali dira Donostian, sute baten ondorioz

Sugarrak edukiontzi batean piztu dira. Guztira, bi auto, 10 motor eta 11 txirrindula erre dira. Dena dela, ez da inor zauritu.

Sute batek 23 ibilgailu kiskali ditu Donostian

0:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek hainbat ibilgailu kiskali ditu gaur gauerdian, Donostian, baina ez da inor zauritu.

Sua 24:00etan piztu da, Aralar Mendiaren kalean, Loiolako Elizaren ondoan, zegoen edukiontzi batean.

Orotara, bi auto, 10 motor eta 11 txirrindula erre dira. Dena dela, hiru edukiontzik, ONCEren kabina batek eta seinale batek ere kalteak izan dituzte.

Donostiako suhiltzaileek azaldu dutenez, piztu eta ordu erdira itzali dituzte sugarrak.

Oraingoz ez dago argi zerk eragin duen sua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea