Gizartea -
Unitate berria
Haurdunaldian arazoak dituztenei zuzenduriko unitate berria Basurtun
Unitate berriak sei banako gela izango ditu eta 'hurbileko zerbitzu gizatiarra' eskaini nahi du.
Erredakzioa
Basurtuko Erietxeak Unitate Funtzional Obstretrikoa zabaldu du. Zerbitzu berriak eguneko 24 ordutan artatuko ditu emakumeak eta haurdunaldian eta erditu aurreko prozesuetan arazoak dituztenei zuzenduta egongo da.
Jon Etxeberria Osakidetzaren zuzendari nagusiak adierazi duenez, unitate berriak "erabat zaintzen du" horrelako egoeretan haurdun dauden emakumeek behar dute "konfidentzialtasuna, intimitatea eta pribatutasuna".
"Haurdunaldian egoera gogorrak bizi dituzten emakumeei eskaini nahi diegun zerbitzu berria da honakoa, kalitatezko zerbitzua, gizatiarragoa eta hurbilekoa", gaineratu du Etxeberriak.
Unitate berria
Zerbitzu berriak haurdunaldian arazoak dituzten emakumeak artatuko ditu, baita erditzea eragin behar zaien emakumeak ere. Sei banako gelek osatzen dute zerbitzu berria.