Gizartea -
Gertakaria
Emakume bat onik atera da Getarian, bere autoa uretara erori ondoren
75 urteko emakumearen autoa Getariako portuan zegoen uretara erori denean.
75 urteko emakume bat onik atera da Getarian, bere autoa uretara erori eta gero. Segurtasun sailak jakitera eman duenez, gertaera arratsaldeko lehen orduan izan da.
Emakumearen ibilgailua portuan aparkatuta zegoen, mugitzen hasi eta itsasora erori denean. Gurutze Gorriko kideek onik atera dute emakumea uretatik.
Bi urperkarik ingurua aztertu du biktima gehiago ez zegoela zihurtatzeko.
Marea igoera
Bestalde, bi turista atzerritar erreskatatu behar izan dituzte Zumaiako Flyschean. Bi lagunak harkatzetan zeuden marea igoerak harrapatu dituenen. Itsas Salbamenduko helikoptero batek atera ditu lekutik eta onik daude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea