Gizartea -
Euskara
Urkullu: 'Euskararen aldeko pauso bakoitzak elkarbizitza indartzen du'
Inigo Urkullu lehendakaria aurten 25 urte betetzen dituen Lazkaoko Maizpide barnetegian izan da.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakaria aurten 25 urte betezen dituen Lazkaoko Maizpide barnetegian izan da gaur. Bisitan, "euskararen alde ematen den pauso bakoitzak elkarbizitza indartzen du", adierazi du.
"Elebitasunarekin euskal gizarteak irabazi egiten du", azpimarratu du lehendakariak. Gogoratu du hizkuntza bat baino gehiago jakiteak pertsona aberastu egiten duela eta ateak irekitzen dizkiola mundu berri batera. "Euskarak aurrera eman duen pausoa hezkuntza sistemari eta helduen euskalduntzeari esker izan da", gaineratu du.
Azken alor horretan aritzen direnen lana ere txalotu du lehendakariak eta euskara bere gobernuarentzat lehentasuna dela azpimarratu du. "Helduen euskalduntzea aurtengo aurrekontuetan lehen tokian egon da, euskaltegien finantzaketari lehentasuna eman diogu eta 31 milioi euroko diru-laguntza zuzendu dugu", adierazi du.
"Eusko Jaurlaritzak konprimisoa du euskara eta elkarbizitzaren", esan du Urkulluk. "Etorkizuna elkarbizitzan eraiki nahi dugu", gaineratu du.
Cristian Uriarte, Hezkuntza sailburuarekin batera izan da Urkullu Maizpide barnetegian eta euskaltegien sareko, publiko zein pribatuak, ordezkariekin bilera egin dute. "Zatoz euskaltegira" lelopean egin da bilera eta ikasturte berriari hasiera eman dio. Urkullu herritarrei zuzendu da, zehazki euskara ezagutzen en dutenei. Euskara ikasteko gonbidea luzatu die "pertsona moduan irabaziko dute" eta "gizarteari ekarpen handia egingo diote" aipatu du.