Gizartea -
Matxura bat izan da
20.000 pertsona argindarrik gabe izan dira, Iruñeko iparraldean
Orduek aurrera egin ahala arazoa konpondu egin bada ere, gauerdian hainbat pertsona argindarrik gabe zeuden oraindik.
Erredakzioa
20.000 pertsona argindarrik gabe izan dira bart Nafarroan, itzalaldi baten ondorioz.
Hain zuzen ere, Iruñean, Atarrabian, Antsoainen, Burlatan eta hiriburuko iparraldean dauden beste hainbat herritan jazo da itzalaldia.
Antza denez, San Cristobaleko azpiestazioan matxura bat izan da 20:30ean.
Orduek aurrera egin ahala arazoa konpondu egin bada ere, gauerdian hainbat pertsona argindarrik gabe zeuden oraindik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea