Gizartea -

Bizkaia

Desagertu den 58 urteko gizon baten bila ari da Ertzaintza Galdakaon

Bilaketa atzo hasi zuten Basozabal auzoan. Ertzaintzako mendiko eta txakurren taldeez gain, Gurutze Gorriko eta DYAko langileak ere ari dira bilaketan parte hartzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilaketa taldeek Galdakaon desagertu den 58 urteko gizonaren bilaketa lanak berrabiarazi dituzte goizeko lehenengo orduan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Bilaketa atzo, asteartea, hasi zuten Basozabal auzoan, desagertutakoa bizi den auzoan, hain zuzen, baina ez zuten zantzurik topatu.

Ertzaintzako mendiko eta txakurren taldeez gain, Gurutze Gorriko eta DYAko langileak ere ari dira bilaketan parte hartzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea