Gizartea -
Jolasten zegoen
Bederatzi urteko neskato bat hil da Cadizen, horma batek zapalduta
Larrialdietako zenrbitzuen ezin izan zuten ezer egin adingabearen bizitza salbatzeko. Familiakoek laguntza psikologikoa behar izan zuten.
Erredakzioa
Bederatzi urteko neskato bat hil egin da Vejer herrian, Cadizen, horma batek zapalduta, 112 larrialdietako zerbitzuek aditzera emandakoaren arabera.
Ezbeharra atzo, osteguna, gauean gertatu zen Valero de Vejer herrian. Antza denez, neskatoa jolasten zegoen eta horma bat gainera erori zitzaion, adingabea azpian harrapatuz.
Larrialdietako zerbitzuen ezin izan zuten ezer egin adingabearen bizitza salbatzeko. Familiakoek laguntza psikologikoa behar izan zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea