Gizartea -

Astigarraga

Errumaniarrentzako etxebizitza egitea debekatu du URAk

Urumea ibaiertzean egin asmo zuten egurrezko etxea urpetzeko arriskua dagoela adierazi du Uraren Euskal Agentziak.

Bioeraikuntza teknikak errumaniarrentzat

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urumea ibaiaren eskuinako ibarrean, Astigarragan, errumaniarrentzat egin asmo zuten etxebizitza eraikitzeari uzteko eskatu du Uraren Euskal Agentziak (URA), eremua erraz urpetu daitekeela argudiatuta. Astelehenean hasi zuen etxea egiteko ikastaroa Astigarragako Udalak, eta orain etorri da URAren eskaera.

Urumeako Autobideko zubipean bizi diren errumaniarrentzat konponbide bat topatu beharra zegoela iritzi zion Astigarragako Udalak eta etxebizitza egitea xede duen proiektua abiarazi zuen Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Romi Bidean elkartearen laguntzarekin.

URAk ohar bidez azaldu duenez, astelehenean ikuskatu zituzten lanak hasi diren ingurua. Urumeako ubidetik 20 metrora paratuko litzateke etxebizitza, eta Oianume erretenenaren eskuinako ibaiertzatik, bost metrora.

Eremu horrek "urpetzeko arriskua handia dauka eta, beraz, ezin daiteke eraikin berririk egin", erret dekretu bidez onartutako Plan Hidrologikoak jasotzen duenez.

Ingurua landa eremua denez, bertan egiten diren etxebizitzek ibaiertzetik 50 metrora egon behar dute eta erretenetik, 15era. Horrenbestez, "pertsonen segurtasuna bermatze aldera, lanak berehalakoan gelditzea" galde egin du URAk

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea