Gizartea -

2013-2014 ikasturtea

Protesta artean hasi dute ikasturtea NUPen

Unibertsitateko errektoreak beka sistema berria eta unibertsitate tasa altuak kritikatu ditu hasierako hitzaldian.

NUPeko ikasturte hasieran izan diren protestak. Argazkia: EFE
NUPeko ikasturte hasieran izan diren protestak. Argazkia: EFE
Ikaslerik gabe egin dute NUPen ikasturte hasierako ekitaldi ofiziala

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikasle eta langileek murrizketa eta tasa igoeren aurkako protestak egin dituzte ikasturte berriaren hasiera ekitaldian.

Ikasleek ekitaldira joaten ez dietela utzi salatu dute. Hala ere, bi ikaslek eraikinera sartzea lortu dute eta ekitaldia eten dute.

"Ikasturtearen hasiera ekitaldiak ikasleentzat izan behar du, ez du poliziak etorri beharrik, ikasle, irakasle eta administrazioaren arloan aritzen diren langileei zuzenduriko ekitaldia izan behar du",  azpimarratu du ikasleen ordezkari batek.

"Gobernuari esan nahi diogu ez gaudela ados urtez urte aurrekoentuentan egiten diren murrizketekin", gainaratu du. Azaldu duenez, "unibertsitatean ematen ari den merkantilizazio prozesua gelditzea nahi dugu". "Barcina Go Home" elkarteko kideekin batera bildu dira ikasleak.

Tentsio uneak ere izan da bilkuran, hainbat manifestari eraikinera gerturatzen saiatu direnean.

Errektorearen kritikak

Ikasturte berriaren hasierako ekitaldi ofizialean Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak eta Julio Lafuente NUPeko errektoreak parte hartu dute, besteak beste. Lafuentek deituratu egin du aukera berdintasunen inguruan unibertsitate publikoan gertatzen ari den atzeraldia. "Ez du zentzurik beka bat lortzeko nahiko bat baino gehiago eskatzeak", adierazi du.

Errektorearen aburuz, "unibertsitatearen arloan ematen diren aldaketek unibertsitate publikoa eskaintzen ari den aukera berdintasunean ez eragitea lortu behar da". "Unibertsitateko ikasketen prezioaren igoerak eta beka bat lortzeko baldintzen gogortasunak gaindiezinak diren oztopo bihurtzen ari dira", azpimarratu du.

Unibertsitate publikoan ikasten duenari emaitzak eskatzea defendatu du Lafuentek, baina gaineratu du, "arrazoizkoa" ikusten duela "beka bat mantendu ahal izateko azterketak gainditzea". "Ez du zentzurik nahiko bat baino gehiago eskatzeak", esan du.

Espainiako Unibertsitateen Errektoreen Elkartea "egoera berbideratzeko" lanean ari dela azpimarratu du. "Modu horretan Espainiako unibertsitate publikoak merezimenduak eta nahikoa ahalmen dutenei unibertsitate-ikasketak eskaini ahal izango dizkio", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea