Gizartea -

Ezbeharra

Moto gidari bat hil da, Trapagaranen izandako istripu baten ondorioz

AP-8 errepidean gertatu da ezbeharra, gaur goizaldean. Moto gidari batek istripua izan du eta Gurutzetako erietxea eraman dute, larri. Bertan hil da.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moto gidari bat hil da bart, Trapagaran parean izandako istripuaren ondorioz. Segurtasun sailak jakitera eman duenez, errepidetik atera da moto gidaria eta bide ertzeko hesi bat jo du, AP-8an. 48 urteko gizonezko bilbotarra da zendutakoa. Istripuaren ondorioz, larri zaurituta eraman dute Gurutzetako erietxera, eta, bertan hil da. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, istripua argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trapagaran bideoak