Gizartea -

Justizia

Bitartekotza zerbitzuak auzien % 75 baino gehiago konpondu ditu EAEn

GEMMEren (Europako Magistratuen Bitartekotzarako Taldea) Euskadiko lurralde atala aurkeztu dute eta Josu Erkoreka Justizia sailburuak hitza hartu du ekitaldian.

Josu Erkoreka Justizia sailburua. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka Justizia sailburua. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka Justizia sailburua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko bitartekotza zerbitzuetara jo duten auzien % 75 arrakastaz ebatzi dituzte, Josu Erkoreka Justizia sailburuak gaur jakitera eman duenez.

GEMMEren (Europako Magistratuen Bitartekotzarako Taldea) Euskadiko lurralde atala aurkeztu dute eta sailburuak hitza hartu eta bitartekotza zerbitzuaren emaitzen berri eman du ekitaldian.

Ekitaldia Gipuzkoako Auzitegian egin dute. Iñaki Subijana Auzitegiko presidentea, Javier Galparsoro Euskadiko fiskalburua eta Margarita Uria Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokala bertan izan dira.

Subijanak berak eta Izaskun Torres epaileak Euskadiko GEMME aurkeztu dute; izan ere, biek taldea zuzenduko dute. Bestalde, Lourdes Arastey Espainiko GEMMEren presidenteak taldea osatzen duten magistratuen filosofia azaldu du. Arasteyren hitzetan, bitartekotza "ez da epaitegietako eta auzitegietako kolapsoa konpontzeko tresna, ezta justiziak ihes egiteko aukeratu duen modu bat ere, protagonistek gatazkari konponbide bat emateko duten estrategia baizik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea