Gizartea -

Larunbatetik

Iñaki Azkunak alta jaso du

Bilboko alkatea erietxean larunbataz geroztik egon da, infekzio baten ondorioz

Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. EITB.
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. EITB.
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak alta jaso du gaur arratsaldean. Larunbatean ospitaleratu zuten, infekzio baten ondorioz.

Azken bost hilabeteak gogorrak izan dira Azkunarentzat, maiatzean digestio-aparatuan ebakuntza egin ziotenetik.

Ekainean, Alkateen Batzarrean izan zen, gurpildun aulki batean. Uztailean txarrera egin zuen, eta ebakuntza egin behar izan zioten giltzurrun bat kentzeko. Joan den astean bulegora bueltatu zen Bilboko alkatea, baina larunbatetik erietxean da berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Azkuna