Gizartea -

Gastu militarra

Gobernu militarraren aurrean protesta egin du Kakitzat taldeak

Krisi garaian, gastu militarrerako aurrekontua igo izana salatu dute bertaratutakoek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizean, Bilboko gobernu militarraren aurrean protesta egin du Kakitzat Koordinakunde Antimilitaristak Espainian dagoen gehiegizko gastu militarra salatzeko.

Krisi garaian, oinarrizko esparruetan murrizketak egiten dituzten bitartean, gastu militarrerako aurrekontua igo izana salatu dute. Halaber,  Espainian garapenerako erabiltzen den euro bakoitzeko, 11,5euro gastu militarrera bideratzen dela azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea