Gizartea -
Malagan
Emakume bat eta haren semea hilda aurkitu dituzte etxebizitza batean
Ondoren, 30 urteko gizonezko bat atxilotu du Poliziak. Emakumearen bikotekidea eta haurraren aita da, eta etxebizitzatik ihes egin du.
Erredakzioa
26 urteko emakume bat eta 5 urteko haren semea hilda aurkitu dituzte astelehen honetan Malagako etxebizitza batean. Ondoren, 30 urteko gizonezko bat atxilotu du Poliziak, hilketaren egilea delakoan. Emakumearen bikotekidea eta haurraren aita da atxilotutako gizona.
15:45ean aurkitu dituzte hilotzak, Malagako hiriburuko etxebizitza batean. Lekukoen arabera, senitarteko batek amaren eta semearen falta sumatu du, eta etxebizitzan bertaratu da. Hilketen ustezko egilea bertan zegoen, eta senitartekoa ikusi duenean, ibilgailu batean egin du ihes.
Larrialdi deia jaso ondoren, Polizia agenteek etxebizitzara jo dute, eta, senitartekoak emandako deskripzioa oinarri hartuta, ustezko hiltzailea bilatzeari ekin diote. Azkenean, lortu dute atxilotzea, baina gizonak aurka egin die agenteei, eta horietako bat arin zauritu da.
Poliziak ikerketa abiatu du, gertaeraren nondik norakoak argitzeko.