Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Tolosako bizilagunek Irurako sexu-erasoa salatu dute
Tolosa eta Tolosaldeko bizilagunek kontzentrazioa egin dute arratsaldean asteburuan Iruran izandako sexu-erasoa salatzeko.
Kontzentrazioa egin dute arratsaldean Tolosan, asteburuan Iruran emakume batek jasan duen sexu-erasoa salatzeko. Tolosaldeko bizilagunek parte hartu dute bilkuran, eta gertatutakoaren aurrean arduratuta agertu dira.
Goizean, berriz, Tolosako Udalak sexu-erasoa gaitzetsi du eta gertatutakoa argitzeko ahal duen guztia egingo duela azpimarratu du. Era berean, gertaera argitzeko eskatu die erakundeei.
Tolosako Udaleko talde guztiek (Bildu, Aralar, EAJ eta PSE-EE) sexu-erasoa salatzeko agiria sinatu dute eta biktimari babesa agertu diote. "Mota honetako ekintzek gure gaitzespena merezi dute. Hori dela eta, Tolosako Udalak bere eskuetan dagoen guztia egingo du gertatutakoa argitzeko eta gainerako erakundeei ere gauza bera egiteko eskatzen die", azpimarratu dute agirian.
Sentsibilzazioaren, prebentzioaren eta hezkuntzaren alde agertu da Udala, horreako "jarrerak" ekiditeko.
Ertzaintza 19 urteko gazteak jasandako sexu-erasoa ikertzen ari da. Gazteak azaldu duenez, Irurako jaietatik etxerako bidean bortxatu zuten joan den igande goizaldean.