Gizartea -

Datuen trukaketa

Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak datuak 'on line' trukatuko dituzte

Hitzamenak, paperezko ziurtagirien eta gainerako agirien ordez datuen transmisio elektronikoen erabilpena bultzatzen du.

Josu Erkoreka eta Juan Karlos Izagirre hitzamena sinatu ondoren. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka eta Juan Karlos Izagirre hitzamena sinatu ondoren. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka eta Juan Karlos Izagirre hitzamena sinatu ondoren. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak informazio, administrazio eta kudeaketa elektronikoko zerbitzuak eta datuak elkarri eskaintzeko hitzamena sinatu dute. Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justizia sailburuak eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak sinatu dute ekimena.

Akordio honen bidez, bi erakundeek informazioa, datuak eta zerbitzu elektronikoak partekatzeko konpromisoa hartu dute. Hori gauzatzeko Elkarreragingarritasun Sistema erabiliko dute. Hau da,  paperezko ziurtagirien eta gainerako agirien ordez datuen transmisio elektronikoak erabiliko dira, partekatutako informazioaren benetakotasun, osotasun, isilekotasun, eskuragarritasun eta kontserbazio baldintzak bermatuta.

Eusko Jaurlaritzaren eta Donostiako Udalaren arteko lankidetza indartu da modu horretan, bi erakundeen artean informazio trukerako sistema eratuko baita; ondorioz, izapide administratiboak egiteko ez da herritarrei datu ziurtapenik eskatu beharrik izango. Herritarrek errazago gauzatu ahalko dute dagoeneko Administrazio Publikoen esku dauden datuak eta agiriak ez emateko eskubidea.

Bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmenak lau urteko iraunaldia izango du. Urtez urte luza daiteke modu automatikoan, gehienez ere 15 urtez, eta ez du kontraprestazio ekonomikorik izango aldeentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea