Gizartea -
Darponen agerraldia
Zuzendarien pizgarrietan 281.000 euro aurreztuko ditu Osakidetzak
Pizgarri aldagarriak soldatatik kentzea adostu zuen Osakidetzak uztailaren 18an, eta ordainsari finkoak ezarri zituen. Aurreko sistema iragan legealdian ezarri zuten.
Erredakzioa
Osakidetzak 281.000 euro aurreztuko ditu aurten zuzendari kargudunei ordaintzeko eredu berriarekin, 2010etik indarrean zeuden pizgarri aldagarriak kendu eta soldata finkoak ezarrita.
Jon Darpon Osasun sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Osakidetzako Administrazio Kontseiluan hartutako erabakiak azaldu ditu sailburuak.
Pizgarri aldagarriak soldatatik kentzea adostu zuen Osakidetzak uztailaren 18an, eta ordainsari finkoak ezarri zituen. Aurreko sistema iragan legealdian ezarri zuten.
Darponek azaldu duenez, uztailaren 18tik sistemak ordainsari finkoak ezartzen ditu, bakoitza erantzukizunaren arabera eta zuzentasun, gardentasun eta eraginkortasun sistema batean oinarrituta.