Gizartea -

Drogaren aurkako operazioa

Ertzaintzak 7 lagun atxilotu ditu Eibarren droga-trafikoa egotzita

Marihuana sail bat aurkitu du Ertzaintzak Eibarreko Arrate auzoko baserri batean. Armak, dirua eta beste droga batzuk ere atzeman ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak zazpi lagun atxilotu ditu Eibarren egindako droga operazio batean. Operazioan, gainera, marihuana sail bat aurkitu du Ertzaintzak Arrate auzoko baserri batean eta dirua, armak eta bestelako drogak ere atzeman ditu.

Segurtasun Sailak ezagutzera eman duenez, operazioa atzo arratsaldean hasi zen Eibarren eta 27 eta 38 urte bitarteko sei gizonezko atxilotu zituzten. Atxilotuak marihuana sailean lanean ari zirela atzeman zituen Ertzaintzak. Azken atxiloketa gaur goizean izan da.

Abuztuan hasi zen Ertzaintza kasua ikertzen, inguru horretan marihuana sail bat egon zitekeenaren ezagutza izan zuenean. Azkenik, marihuana landatuta zegoen bost lur-sail aurkitu zituzten, 3.000 metro koadro inguru guztira.

Atzo arratsaldean egindako operazioan Eibarreko komisaldegiko agenteek eta Ertzaintzako Zakur Unitateak eta Berrozi Berezi Taldeko kideek parte hartu zuten. Atxiloketen unean, marihuana sailean lanean ari ziren atxilotuak.

Baserria eta inguruko sailak arakatu ondoren, ertzainek 300 marihuna landare, prozesuaren fase ezberdinetan zegoen 100 kilo marihuana, 200 gramo speed, bi mila euro, armak eta droga moldatzeko tresnak eta beste hainbat material atzeman du.

Atxilotu guztiak epailearen aurrera eraman dituzte goizean. Ikerketak irekita jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa