Gizartea -
Azkarateko mendatean jazo da
18 urteko mutil bat hil da Azkoitian, zirkulazio istripu batean
Auto batek eta kamioi batek talka egin dute, aurrez aurre. Biktima Abaltzisketakoa zen.
Erredakzioa
Mutil bat (18 urtekoa eta Abaltzisketako bizilaguna) hil da bart Azkoitian (Gipuzkoa), zirkulazio istripu batean.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, ezbeharra 23:00etan gertatu da, Azkarateko mendatean. Ordu horretan, auto batek eta kamioi batek talka egin dute, aurrez aurre.
Istripu horren ondorioz, autoan zihoan pertsona bakarra, 18 urteko mutil bat, harrapatuta geratu da, eta ia berehala hil da.
Biktimaren gorpua Donostiako Auzitegi Medikuntzako Zerbitzura eraman dute, autopsia egin diezaioten.
Errepidea itxita izan dute 04:00ak arte, suhiltzaileek mutilaren gorpua autoaren hondakinetatik berreskuratu duten arte.